Dakizuen moduan 2018an LABek Haurreskolak Partzuergoan sinatu zuen akordioak jasotzen duen bezala, Haurreskolak Partzuergoan egindako lanak irakasleen ordezkoen birbaremazioan lan esperientzia gisa jasotzen da. Aurten, Haurreskolak Partzuergoan ibilitakoen lan-esperientzian akatsak topatu ditugu.
Dakizuenez erreklamazioak egiteko epea ostiralean (maiatzak 14) amaitzen da.
Erreklamazioak nola egin:
- Irakaslegunean sartu / Ordezkapen izangaien Birbaremazioak /Erreklamazioak edo-eta zuzenketak
- Erreklamazio orria deskargatu, ordenagailuan gorde, orria bete eta artxiboa atxikitu. GORDE sakatu.
- “Erreklamazioarekin lotutako informazioa” atalean dokumentua(k) atxikitu(Haurreskola Partzuergoari lan egindako egunak egiaztatzeko baimena ematen denaren ziurtagiria, zerbitzu-orria eta lan-bizitza) eta “amaitu erreklamazioa eta erregistratu” sakatu.
Informazio gehiago lortzeko, HEMEN klikatu.