EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako laugarren greba egunean ere milaka langile izan dira hiru hiriburuetan antolatutako mobilizazioetan

334

Bihar, aste honetarako deitutako azken greba egunean Bilboko kaleetan bilduko dira hiru lurraldeetako langileak manifestazio zentralizatu batean

Gaur Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako laugarren greba eguna izan da. Gaur ere milaka langilek hartu dute parte ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek EAEko hiru hiriburuetan antolatutako kalejira, ekintza eta mobilizazioetan. Grebaren jarraipena ere aurreko egunetakoen oso antzekoa izan da. Nahiz eta zerbitzu minimoen irruzurrezko aplikazioa bitartez greba zapuzteko saikerak egon diren ikastetxe askoren aldetik.

Sindikatuek, arduraz jokatzeko eta Hitzarmena sinatzea ahalbideratuko duten edukiak mahai gainean jartzeko eskatzen diete Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei. Eta Hezkuntza Sailari gatazka bideratzeko esku har dezala, beste aldera begiratu ordez.

Bihar hiru lurraldeetako langileak Bilbon egingo den manifestazio zentralizatu batean batuko dira. Manifestazioa goizeko 11.30etan hasiko da Arriaga plazan. Eta sindikatuek adierazpenak manifestazio hasieran egingo dituzte 11.30etan.

Euskal Herrian 2023ko abenduaren 14an