Edoskitzea

ยท 11/2009 Foru Dekretua. 17. artikulua: Baimen soldataduna, hamabi hilabetik beherako haurrei bularra emateagatik

Hamabi hilabete baino gutxiagoko haurra dutenek eskubidea izanen dute egunean ordubetez lantokitik irteteko. Kasu horretan, lanaldiaren hasieran edo bukaeran hartu beharko da. Beste aukera bat da denbora lanaldi osoetan metatzen duen baimen ordaindua eskatzea, baimena modu honetan hartuta, enplegatuak zerbitzuak egiteari uzten badio baimenaren kontzesioa ekarri duen seme-alabak 12 hilabete bete baino lehen, beharrezko erregularizazioa eginen da.

* Haur bat baino gehiagoz erdituz gero, baimen hori hein berean handituko da.

* Baimena bateraezina da aitak edo amak erditze, adopzio edo harreraren ondoriozko lizentziak baliatzearekin.

* Aurkeztu beharrekoa: Familia liburuaren edo agiri baliokidearen fotokopia, non agertuko den baimena eskatzea eragin duen adingabea.