LABek ez du onartuko irakasleak zalantzan jartzea

200

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Osasun Publikoari egindako eskaera interinoen absentismo handia ikertzeko trikimailu bat da. Hezkuntzako sindikatuok irakasleen baldintzak hobetzeko eskatzen ari garen aldarrikapenetatik eta negoziazioatik arreta aldentzeko beste saiakera bat.

Irakaskuntzan dagoen talderik prekarioenaren aurka egiten ari da, datu zehatzik eman gabe eta bajak izapidetzen dituzten profesional sanitarioen lana zalantzan jarriz.

Bitartean, ratioek, gehiegizko lan-kargak eta beharrezkoa ez den burokraziak jaitsi gabe jarraitzen dute, kasu askotan estres-egoerak sortzen dituzten bajak izan daitezkeelarik egoera horien atzean daudenak.

LABek ez du onartuko interinoetan fokua jartzea eta medikuen lana kuestionatzea.