ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Jesuitak ikastetxearen aurrean. Bertan ehundik gora ordezkari bildu dira. Sindikatuek Lan Hitzarmen berriaren negoziazio mahaia bloketatuta dagoela salatu
dute. Patronalek edukien gaineko proposamenik ez dutelako mahai gainean jartzen. Beraz patronalen inmobilismoaren aurrean, mobilizazioei ekiteko erabakia hartu dute.
Gaurkoa mobilizazio hauen aurrenekoa izan da. Eta apirilaren 25ean greba deitu dute. Lan hitzarmen berriaren negoziaketa prozesuan, 13 negoziazio bilera gauzatu dituzte jadanik. 2022ko maiatzean hasi ziren negoziaketak, ia urte bete pasa da beraz.
Patronalek ordea ez dute inolako negoziaketarako borondaterik erakutsi. Are gehiago, jadanik aurreko Lan hitzarmenean lortutako eduki batzuen inguruan atzerapausoak planteatu dizkiete.
Azken negoziaketa mahaia otsailaren 2an izan zen. Bilera hura, hurrengo mahai baterako datarik gabe amaitu zen. Izan ere, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oso argi adierazi zuten ez zutela edukien inguruko proposamenik egingo.
Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIaren araberako soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara
planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.
Gizarte Ekimeneko aurreko lan hitzarmenaren aldeko prozesuan sektore honetako langileek argi erakutsi zuten beraien mobilizazio gaitasuna. Sindikatuek beraz, Lan Hitzarmen berriaren alde mobilizatzera eta borrokatzera deitzen dituzte langileak.
Gaurkoan, apirilaren 25eko greba egunean eta mobilizazioetan parte hartzera animatu dituzte sektoreko langileak.
BERRIAK LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek apirilaren 25eko greban parte hartzeko...