Haurreskoletako hutsuneak lepartekoekin betetzea eskatzen diogu Haurreskolak Partzuergoari

494

2022ko Lan erreformak behin-behineko kontratazioari muga jarri dio, lan metaketei (haur kopuruaren igoeragatik) 6 hilabeteko topea ezarriz eta Haurreskoletan arreta-premia bereziak dituzten haurrekin egoteko erabiltzen ziren obra eta zerbitzuetako kontratuak debekatuz.

Haurreskoletako matrikulazioa gora doan momentu honetan, dauden pertsonalaren behar berriak betetzeko, desplazamenduak baliatzen ari dira haurreskoletako antolaketa eta hezkuntza proiektuak hankaz gora jarriz.

LABek urtero errepikatzen diren lan metaketa kontratuak lanpostu estrukturalak direla esan du behin eta berriz. Beraz, argi daukagu egoera konpontzeko irtenbidea zein den:

  • LABek sinatutako Ordezkoen Araudiari jarraituz, kontratu hobekuntzaren bidez bete gabe dauden bakanteak (LEPartekoak) betetzea.
  • Desplazamenduekin bukatzea.

2021-2022 ikasturte bukaeran, hainbatetan helarazi genizkion enpresari ikasturte berriari begira kontratazioaren inguruan genituen kezkak eta behin eta berriz errepikatu genuen premiazkoa zela gaia mahai gainean jartzea. Irailaren 23ko mahai negoziatzailean, hurrengo mahaian gaia lantzeko konpromisoa hartu zuen enpresak. LABetik aurretik aipatutakoa irmoki aldarrikatuko dugu bertan.

Animo eta aurrera!

Horrez gain, azken egunetan, hainbat Haurreskolatik jasotako kexak direla eta, langileak pairatzen ari diren hainbat egoera (desplazamenduak, ordezkapenen kudeaketa, 60 urtetik gorako hezitzaileen eskubide urraketa…) salatu beharrean gaude.

Ondorengo bideoak hainbat lankideren testigantza jasotzen du: