Lan hitzarmeneko 23. artikulua urratuz, zenbait ikastolak abuztuaren 31ra arte iraun behar zuten COVID kontratuak ehenago etetea erabaki dutela salatzen du LAB sindikatuak.
2021eko irailean Ikastolen Elkartearekin Covid baliabideekin egin beharreko kontratuak 2019-2020 ikasturteko termino berdinetan berritzea adostu zen. Ikasturte hasierako adostasuna eta lan hitzarmeneko 23. artikulua urratuz zenbait ikastolak Covid kontratuak
2022ko abuztuaren 31 baino lehen eten dituztela irmoki salatzen dugu.
Abuztuaren 31 baino lehen kontratuak eten dituzten ikastolak: Bihotz Gaztea ikastola (Santurtzi), Txintxirri ikastola (Elorrio), Zubi Zaharra ikastola (Balmaseda) eta Urretxindorra ikastola (Bilbao).
LABek kaltetuak izan diren langileei babesa eta behar izanez gero aholkularitza eskaintzen diela adierazten du. Era berean, ikastolek aurrera eraman dituzten praktika hauek eraiki nahi dugun hezkuntza ereduaren aurkakoak direla adierazten dugu eta aurrerantzean gauzatu beharko liratekeen akordioetarako behar den konfiantza markoa eraikitzea galarazten dutela.
INFO-Ikastolak-2022-07-011