Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileen Lanpostuen Zerrenda sortzea lortu dugu

487

Atzo Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea izan zen. Bertan lanpostuen zerrendak eta lan eskaintza publikoa izan zen hizpide. Besteak beste, Kudeaketa lanpostuen zerrenda izango dela baieztatu zen. Izan ere, LAB sindikatuak 2018an sinatutako akordioari esker eta honen garapena gauzatzeko bete ez den 2019ko aurreakordioa salatzeagatik, eta ondorengo epaitegiko ebazpenari esker, egun existitzen ez den kudeaketako langileen Lanpostuen zerrenda sortu eta irailaren 1ean indarrean jarriko da eta Lan eskaintza publikoa egingo da.


Azken urteetan, lanpostuak eta langileak egonkortuko dituen Lanpostuen zerrenda aldarrikatu du LABek. Hau osatzeko irizpideen eztabaidan jarri du LABek arreta azken mahai negoziatzaileetan: matrikulazioa eta ratioaz gain, haurreskoletako benetako beharrak (haurreskoletako ordutegia, haurreskolak txikien berezitasuna, eraikinen tipologia, arreta premia bereziak…) kontuan har daitezen.
• Hurrengo ikasturteari begira (2022-2023) hezitzaileen Lanpostuen zerrenda dagoen moduan uztea lortu du LABek; beraz, hurrengo ikasturtean matrikulazioaren gora beherengatik balizko eta ezinbestekoak izango diren desplazamenduen aurrean, LABek Partzuergoari bi eskaera egin zizkion atzoko mahaian:
◦ Hurrengo ikasturtean desplazatuak izango diren langileei aukera ematea ikasturte osorako desplazamenduak aukeratzeko, ez izatea ordezkapen eta iraunpen laburreko beharrak betetzeko.
◦ Behin-behineko atxikipena aukeratzeko prozesua aurreratzea ikasturte honen amaierara, hau da, abuztuan ez izatea.

Haur hezitzaileen Lan eskaintza publikoa

  1. Lan eskaintza publikoaren deialdian egoziatu behar da 2022ko abenduaren 31 baino arinago.
  2. Hezitzaileen lanpostuen zerrenda lan eskaintza publikorako aldatzea eskatu du LABek; beharrezkoa eta benetako beharretara egokitu behar den Lanpostuen zerrenda berria 2023-2024 ikasturterako osatzea.
  3. Gaur egungo finkoen Leku Aldatze lehiaketa burutzea eskatu dugu, eskaintza publikora aterako diren lanpostu guztiak lehenengo eurei eskainiz. Arrazoi desberdinengatik 2018tik burutu ez den Leku-aldatze lehiaketa burutzeko, LAB sindikatuak sinatutako leku-aldatze lehiaketako araudia berriro negoziatzea eta onartua izatea
  4. Lan eskaintza publikoan eta finkoen leku-aldatzearen ondorioz, hutsik geratuko diren lanpostuak aukeratzea, lehiaketak sortutako zerrendaren hurrenkeraren arabera.

  5. LAB sindikatuak akatsak topatu ditu LPZaren lanketa egitean Partzuergoak emandako datuetan. Horregatik, Partzuergoak hasieran eskainitako hezitzaileen 368 lanpostuen eskaintza egin bazuen ere, prest agertu da akatsak, jubilazioak edota hutsik geratuko diren lanpostuak zuzendu eta eskaintzari gehitzeko, momentuz 370 izango dira.

    Kudeaketa arloaren lanpostuen zerrenda eta lan eskaintza publikoa

    LAB sindikatuak 2018an sinatutako akordioari esker eta honen garapena gauzatzeko bete ez den 2019ko aurreakordioa salatzeagatik eta ondorengo epaitegiko ebazpenari esker existitzen ez den kudeaketako langileen Lanpostuen zerrenda sortu eta irailaren 1ean indarrean jarriko da eta Lan eskaintza publikoa egingo da.
    Aurreko mahai negoziatzailean jakinarazi zuten bezala, arlo honetako LPZa sortuko da 26 lanpostuekin eta LEParen eskaintza egingo da. Gerentea eta deialdi baten bidez izendatuko den Zuzendari Pedagogikoaren lanpostuak kanpoan izango dira.
    Atzoko mahaian, LABek salatu zuen sindikatuek oraindik ez dugula jaso behar dugun alor honetako dokumentaziorik. Gauzak horrela, lanpostu guztien monografiak jasoko ditugu aste honetan, lanpostuen funtzioen zehaztapena eta kategoriarekin. Honen ondoren, hauen gaineko ekarpen eta proposamenak egin ahal izango ditugu.

    Atzoko bileran Partzuergoak baieztatu zigun maiatzaren 15an hezitzaileen baremazioaren behin-behineko zerrendak argitarako direla.
INFO-19._2022-05-02ko-Mahai-Negoziatzailea-–-Lanpostuen-zerrendak-eta-lan-eskaintza-publikoa-II