Madrilen bart onartutako errege dekretuak, EAEko irakasleen kolektiboan birjartze tasari lotutako oposaketa lehiaketa bertan behera utzi du

970

Bart Madrilen onartu den 276/2007 Otsailaren 23ko Errege Dekretua aldatzen duen errege dekretuak egun deitzekoak ziren birjartze-tasari loturiko oposaketa lehiaketak, hau da, sortzen diren beharrei erantzuteko diren ohiko oposizio prozedura lehiaketak bertan behera utzi ditu irakaskuntza ez unibertsitarioko kolektiboan. Gainerako estabilizazio prozesuak (izan oposaketa edo merito lehiaketa) definitzeke daude.

Beste behin ere, inposizioz datorren errege dekretu honek, bertako negoziazio kolektiboa erasotu egiten du. Madriletik ezarri nahi digute hautaketa prozesuak nolakoak izan behar diren eta meritoak nola zenbatu. Onartezina da!

Madrileko eta EAE Gobernuek hartzen dituzten erabaki hauek langileongan ziurgabetasuna eta anabasa sortzen dute. Horrekin bukatu beharra dago eta negoziazio kolektiboa berreskuratu.

Kontsolidazio eta egonkortasunerako tresnak Euskal Herrian erabaki eta adostu behar ditugu, langile kolektibo bakoitzari dagokion mahai negoziatzailean.