OHARRA: Maisu-maistren oposaketetan aterako diren lanpostu kopuruak, zehazteke

629

Asteak dira Hezkuntza Sailak 2022rako maisu-maistren oposizioetarako deialdiaren zirriborroa aurkeztu zigula sindikatuei. Eta horregatik zabaldu zen zenbait forotan zenbat lanpostu deituko ziren datorren ikasturtean.

LABetik langileekin arduraz jokatzea erabaki genuen bermedun informazioa eman ahal izateko eta gaur esan dezakegu, jakitera eman ziren kopuru horiek EZ DIRELA datorren urtean aterako direnak.

Bide batez, adierazi nahi dugu, ohiko prozedurez gain, premiazkoa dela gobernu ezberdinen utzikeriak sortu duen eta bizi dugun interinitate maila zuzentzeko ezohiko prozedurak negoziatzea. Horregatik, LABetik kontsolidazio eta egonkortasunerako tresnak, biak ala biak, negoziatzen jarraituko dugu.

LABetik lanean jarraituko dugu behin-behinekotasuna murriztuko duen neurriak borrokatzen. Adi gure sareei, informatzen jarraituko dugu eta edozein zalantzaren aurrean jarri gurekin harremanetan konfiantza osoz!

Behin behinekotasunaren aurrean, lanpostuak eta langileak kontsolidatu!