Plantillaren gehikuntza, LEP eta ordezkagunearen aktibazioa landu ditugu EAEko Heziketa Bereziko negoziazio mahaian

552

Osteguna, azaroak 11n, mahai negoziatzailea izan dugu. Bertan plantillaren gehikuntza, LEP eskaintza eta ordezkagunearen aktibazioaren gaiak jorratu ditugu.

Azaroak-12

Plantillaren gehikuntza: 50 lanpostu gehiago sartzeko proposamena luzatu digute, estrukturaltzat hartuko liratekeenak. 2017tik 2022ra 312 lanpostu sartu dituzte zerrenda honetan. Hala ere, oraindik 200 bat gelditzen dira zerrenda estruktural hauetatik kanpo.
LABetik ez dela nahikoa azpimarratu dugu.
Administrazioak ekarpenak egiteko tartea utzi duen arren ez du negoziatzeko borondaterik agertu. Beraz bide juridikoa besterik ez zaigu geratzen.

COS kontratuak eta bakante galduak epaitegietara: Dagoeneko sartu ditugu demandak!
COS kontratu guztiak lanpostu zerrendan sartu behar ditugu eta administrazioak beste bideei mugak jarri nahi dizkienez, sententzia bidez lortzen saiatuko gara. Irabaziz gero, langile hauek kalte ordainak jaso edo sententzia bidez mugagabe ez finko izaera lortuko lukete eta lanpostuak estrukturaltzat izendatuko lituzkete.
Bakante galduen kasuan, kalte ordainak eskatu ditugu epaitegietan.

LEP eskaintza
LABetik aspalditik esaten ari gara administrazioak egindako 260 plazen eskaintza ez dela nahikoa. Administrazioak ere badaki, behin behinekotasun tasa maila onargarrietara jeisteko, eskaintza hori zabaldu behar duela.
Osteguneko mahaian 260 plazen eskaintzari beste 157 lanpostu gehituko dizkiotela esan digute. Gehikuntza honekin, eskaintza 417 lanpostuetan geldituko litzateke: 394 HLE, 10 Fisio, 6 O.T., Traskriptore bat eta 6 Z.H.I..
LABetik igoera hau positiboki baloratzen dugun arren, ez da nahiko izango gure egoera erregulatzeko, COS bezala ateratzen diren lanpostu guztiak ez baitituzte bakante bihurtuko, ezta lehiaketara aterako. Beste behin eskatu dugu lanpostu estruktural guzti-guztiak lehiaketara eramateko; deialdi honetan ez bada, hurrengo urteetan eskaintza gehiago egitea eskatu dugu.
Honekin batera, administrazioak, lehiaketa fase soilarekin prozesu hau aurrera ateratzea aztertzen ari dela esan digu. LABetik argi adierazi dugu, aspalditik gabiltzala LEP eskaintza honekin bueltaka eta langileek ziurtasuna behar dutela. Erabakiak hartzeko nahikoa autonomia badauka Jaurlaritzak Madrili begira egon gabe. Berriro ere azpimarratu dugu, azterketa egitekotan langileek denbora behar dutela prestatzeko eta,ondorioz, datak lehen baitlehen ezarri behar direla.

Ostegun arratsaldean Madrilen PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk eta EAJk egindako akordioak gure kolektiboan nola eragingo duen aztertu beharko dugu.

  • Ordezkagunea

Aurreko mahaietan ordezkapenekin dauden arazoaksalatu genituen. Ordezkagunea gurean ere martxan jartzeko konpromisua hartu zuten. Bide honek prozesuaren gardentasuna bermatzen du. Osteguneko bileran lehen bailehen martxan jartzeko asmoa dutela azaldu digute. Ordezkapenen funtzionamenduan aldaketa batzuk ekarriko ditu: tarteanzerrenda desberdinetako lanpostuen artean aukeratzeko bidea irikiko luke, baita borondatez lanposturik ez aukeratzeko aukera. Baina arrisku batzuk ere baditu: besteak beste, ezer ez aukeratuta, bortxaz lanpostu bat esleitzea.

LABetik argi adierazi dugu ordezkaguneak onurak dituela baina orain arte genituen eskubide guztiak bermatu behar dituela. Bi dira bereziki larritzen dizkiguten egoerak:

1. Gaur egungo ordezkaguneak ez dituela lehen egunetik ordezkapenak bermatzen. Eskolek eguerdiko 12:30ak arte dute ordezkapenak eskatzeko eta, beraz, arratsaldean sortzen diren beharrak biharamunean ez dira betetzen.

2. 3 urteko aintzinatasunarekin irakasle zerrendetara pasatzeko aukerarik eza.Ordezkaguneak egoera bakarra jartzeko aukera dauka: lanerako prest, lanean edojustifikatu beharreko ukoa. Hezitzaile bezala lanean egonda irakasle lanpostu bat ezingo litzateke esleitu.