Donostiako Kursaalean azaroaren 10 eta 11n egingo den “Lanbide heziketa gizatasunaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean” Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua dela-eta, “Bikaintasunik ez langilerik gabe! Irakasle teknikoak borrokan” lemapean elkarretaratzea deitu dugu inaugurazio-ekitaldiaren aurrean, goizeko 8:45ean.
Kontzentrazioan, besteak beste, Jaurlaritzaren utzikeriak Lanbide Heziketako 260 langileen etorkizuna kolokan jartzen duela salatuko dugu.