Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aditzera ematen du ezen, 2021ko irailaren 27tik urriaren 15ra bitartean, biak barne, langile interesdunek jaso ditzaketela estatu mailako lekualdatze lehiaketan aurkezturiko argitalpenak, zehazki 2020-2021ko ikasturtean tramitaturiko deialdian aurkeztuak.
Agiriak jasotzeko, ordua eskatu behar da.
Interesdunak Hezkuntza Departamentura joanen dira, eta aldean NANa eta boligrafoa (agiriak jaso izanaren egiaztagiria sinatzeko) eramango dituzte.
Epe hori langile interesdunek agiriak jaso gabe bukatzen bada, dokumentazioa berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.
Argitalpenak jasotzeari buruzko informazio guztia honoko ESTEKAN daukazu (Nafarroako Gobernuko web orriko euskarazko informazioa ez dago eskuragarri).
Jatorrizko albistea: HEMEN