Akordiorik gabe amaitu da Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxean EREa negoziatzeko kontsulta-epea

421

Gaur, ekainak 24, amaitu da kontsulta-aldia Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxeko EREa negozitzatzeko; lau bilera egin ostean, zentroko titularrek ez dute Ikastetxearen itxiera justifikatzen duten arrazoi ekonomikoak frogatu.

Bilboko Hijas de la Cruz itunpeko ikastetxeko arduradunek urtarrilean jakitera eman zutenez, 2021eko abuztuaren 31n ikastetxea itxiko dute, 162 urteko jardueraren ondoren, eta 200 familia inguru eta 41 langile kalean utzita. Azken 10 urteetan matrikulazioak behera egin duela eta horren ondorioz galera ekonomikoak dituztela argudiatu dute.

Kontsulta-aldian, titularrek aitortu duten bezala, 2020ko abenduaren 1ean hartu zuten ikastetxea ixteko erabakia. Erabakia hartzeko arrazoia ez da oinarritu txosten tekniko ekonomiko batean edo matrikulazioko datuetan. Kontsulta-aldian argi geratu denez, lehenik eta behin, ekonomiaz bestelako arrazoiengatik hartu zen erabakia, eta, gero, justifikazio bat ad hoc egin zuten. Harrigarria bada ere, EAEko Hezkuntza Sailak ikastetxe osoaren itxiera onartu zuen Hijas de la Cruzen jabeek itxiera justifikatzen zuen txostenik aurkeztu gabe.            

LAB sindikatutik aipatutako egoera gogor salatu nahi dugu. Itundutako Hijas de la Cruz-eko titularrek inolako justifikaziorik gabe ikastetxea itxi eta 41 langile kaleratzen dituzten bitartean, Bilboko Alde Zaharrean alternatibak proposatu bazizkioten ere, espazio eta hezkuntza-eskaintza faltagatik, Eusko Jaurlaritzak enplegua suntsitzea onartu eta auzoko hezkuntza-komunitatearen beharrak baztertzea ahalbidetu du.

Bilboko Hijas de la Cruz-eko langileak Kongregazioak Hondarribian duen egotzaren aurrean maiatzean egin zuten protestan