Grebarako ezarri diren gehiegizko zerbitzu minimoak gogor salatzen ditugu eta lanera behartuta joango diren langileei elkartasuna adierazten diegu

1372

Azaroaren 11n Hego Euskal Herrian “Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez. Pobretzearen aurka, soldaten igoera” lelopean Greba Orokorra deitu du LABek, gehiengo sindikalarekin eta etxebizitza sindikatuekin batera. Etxebizitza eskubidea bermatzea eskatu eta espekulazioari ezetz esango diogu eta langileon pobretzearen aurka, soldatak igotzearen alde eta denon eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsan mobilizatuko gara.

Beste behin ere, Hego Euskal Herriko bi administrazioek gutxieneko zerbitzuak erabili dituzte greba deialdia eta hezkuntzako langileen mobilizatzeko gaitasuna lausotzeko.

Funtsezko langileak garela aitzakia gisa erabilita, Haurreskolak Partzuergoan, Nafarroako 0-3an eta sare guztietako Haur eta Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan, EHU eta NUPen diharduten langileen kolektibo guztietan gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte lan hitzarmenetan jasotakoa ezberdindu gabe.

EAEn, Hezkuntza Laguntzako espezialistei ezarritako gutxieneko zerbitzuek, sare publikoan ezartzen zaizkien funtzioak (Lan Hitzarmenean zehaztutakoak) gainditzen dituzte, ez baitute garraiorik ez eta jantokirik, ez bada autonomia programari lotuta. Hau oso larritzat jotzen dugu LABetik. Gainera, gutxieneko zerbitzuen ebazpenean «HLE bat edo langile asimilatu bat» aipatzen da; LABen ustez, formulazio horrek ere zehaztasun falta eta interpretazio-arazoak sortzen ditu.

Gutxieneko zerbitzuak ezartzeko Lan eta Enplegu Sailak ateratako azken dekretuetan oinarriturik, LAB Sindikatuak Hezkuntza Laguntzako Espezialistei ezarritako gutxieneko zerbitzuen aurrean alegazioak aurkeztu zituen urriaren 29an.

Nafarroako Heziketa Bereziko ikastetxeetako Hezkuntza Laguntzako Espezialistei ezarritako %67ko zerbitzu minimoak guztiz neurrigabeak direla ere salatu nahi dugu. LAB Sindikatuak langile hauei ezarritako gutxieneko zerbitzuen aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du.

Bestalde, Jaurlaritzak hezkuntzan ordezkoak kontratatzeko dituen plataformetan (Ordezkagunea, Ordezkabidea eta Hezisarean) azaroaren 10ean ez duela lanposturik eskainiko salatzen du LABek. Zentzu horretan, sare publikoko langileen hitzarmenetan jasotzen den lehenengo egunetik ordezkatuak izango direnari uko eginez.

Bukatzeko, LABetik gure babes osoa helarazi nahi dizuegu behartutako gutxieneko zerbitzuak betetzen arituko zareten Hezkuntzako langile guztioi eta hau salatzeko pegatina jartzera animatzen zaituztegu.

Greba eskubidea bermatu!

> Gutxieneko zerbitzuetako pegatina:

· Pegatina (EUS):

· Pegatina (EUS-CAS):

· Pegatina (Mozteko):

> Irakurketa:

2026-11-09_INFO-Zerbitzu-minimoak_EUS

PDF Embedder requires a url attribute