Haurreskolak Partzuergoa: Hezkuntza Saila zuzenean interpelatu dugu, Lan Hitzarmena osotasunean garatu dezan

121

Langileekin eskuz esku aurrera urratsak ematen jarraitzeko, herrialdeka Haurreskoletako LABeko delegatuekin eta kudeaketako afiliatuekin ere bildu gara. Era berean, haurreskolaz-haurreskola gabiltza bisitetan.

Ikasturte hasieran esan bezala, erronka berriei erantzuteko Haurreskolak Partzuergo publikoko langileekin bideorri bat idatzi nahi dugu. LABentzat, langileen antolakuntza eta parte-hartzea lehentasun dira aurrera urratsak ematen jarraitzeko.

LAB Sindikatuak sinatutako Lan hitzarmena osotasunean gauzatu eta garatzeko, ostiralean eskaera ofiziala erregistratu genuen. Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria den Begoña Pedrosari interpelazio zuzena egin diogu: batetik, Lan Hitzarmena osotasunean garatu behar da eta bestetik, kudeaketa alorreko araudiak adosteko negoziazioa martxan jarri eta departamentua giza zein baliabide materialekin hornitu behar da.

Izan ere, azken urteetan kudeaketa alorreko plantilla eta baliabide teknologikoak ez dira doitu Haurreskolak Partzuergoaren hazkundeari erantzuteko eta honek lan zamak izugarri handitzea ekarri du. LABetik argi dugu: egoera iraultzeko elkarrekin antolatu eta borrokatzeko unea da.

Langileok elkarrekin, indartsu eta antolatuta, aurrera egingo dugu, Haurreskolak Partzuergoa ardatz izango duen 0-3 zikloaren udal eskaintza publiko bateratuaren alde.

Haurreskolak_LAB-eskaera_2026-10-26