Jai egun iraingarririk ez!

55

Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren bidean egutegi propioa!

Urtez urte, lan egutegiarekin batera, hainbat jai inposatzen zaizkigu Euskal Herrian, ezinbestez ospatu beharrekoak eta euskal langileriarentzat iraingarriak direnak.

> Maiatzak 8a: II Mundu Gerran Frantziaren alde eroritakoak omentzeko eguna.

> Uztailaren 14a: Frantziar errepublikaren eguna. Jai egun honek gure herriaren eta gure eskubideen gainetik frantziartasunaren inposaketa suposatzen du.

> Urriaren 12a: gaur egun Espainiako jai nazionaltzat jotzen dena eta aurretiaz Hispanitatearen jaia edo Arrazaren eguna izan zena. Jai honek gure herriaren eta gure eskubideen gainetik hispanitate horren inposaketa suposatzen du. Eta, honetaz gain, Inperio espainiarrak gurutzearen eta ezpataren izenean Latinoamerikako herrietan egindako sarraski guztiak ospatzea ere bai: genozidioa, baliabide ustiaketa, hizkuntza eta kultura asimilatu…

> Azaroak 11a: I. Mundu Gerran Frantziaren alde eroritakoak omentzeko eguna.

> Abenduak 6a: Espainiar Konstituzio eguna. Hegoaldeko herritarroi gure eskubideak ukatzen dizkigun lege-markoa ospatzea adierazten du. Autodeterminazio eskubidea galarazten diguna, hain zuzen ere.

Egun hauek, jakina, jai egun iraingarriak direnez ez dira jai LAB sindikatuarentzat. Eta guretzat ez diren bezala, hainbat enpresetan ere ez. Negoziazio kolektiboaren edo Ekintza Sindikalaren bitartez bultzatu eta lortu izan dugu, jai egun horiek beste batzuekin ordezkatzea hainbat lan zentrotan.

Jai egun hauek inposatuak dira, kultura espainola eta frantsesa inposatuak zaizkigun neurri berean. Gure ikastetxe eta fakultateetan pairatzen ditugun inposaketa horiek ez dira egutegian amaitzen, curriculum arrotzak aplikatzen baitira. Gainera iraingarria da jai egun arrotz hauetan ospatzen dena.

Beraz, inposaketa horiek onartzen ez ditugun heinean, EUSKAL EGUTEGI PROPIOA aldarrikatzen dugu. Horregatik, hurrengo urteko egutegia zehazteko unean, jai egun arrotz horien ezabapenaren alde borrokatuko dugu, ekimenak antolatuz.

Bertan, gure eskolako egutegian JAI EGUN IRAINGARRIRIK EZ dugula nahi adierazi behar dugu. Datozen urteetan, jai egun iraingarrietanlantokia ofizialki irekitzea gure esku dago. Beraz, antolatu diren ekimenetan parte hartzera animatzen dugu hezkuntza komunitatea osatzen duen oro.

Euskal egutegi propioa orain! Guztion borrokaz lortuko dugu!

Jai-egun-iraingarriak