
LABek ez du PISA txostena erreferente gisa hartzen, baizik eta hezkuntza sistema osoaren ebaluazio jarrairako tresnetan jarri nahi du arreta.
Zentzu horretan, gertuko ebaluazio horiek emandako ebidentziak aztertu eta egungo hezkuntzak dituen erronkei erantzuteko erabaki, estrategi, plan eta neurriak dira behar direnak. Eta noski, horiek aurrera eramateko baliabide gehigarriak.
> EAEko emaitzen balorazio azkarra
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuek aspaldiko urteetan adierazten digute euskararen indartzean gehiago zentratu behar dela Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzan. Euskara gaitasuna indartzeak ekarriko ditu oinarrizko konpententzia zein gainerako konpetentzia guztietan emaitza hobeak. LABek horretan jarri du begirada azken urte hauetan: EUSLE zabaltzean, Hizkuntza Indartzeko Irakasleetan, Hizkuntza Normalkuntza bultzatzeko koordinatzaileetan eta abar.
> Nafarroa Garaiko emaitzak: Gimenoren adierazpenei erantzuna
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ikasleen ebaluazioaren eta hauen tresnen inguruko hausnarketa integral bat egin beharrean, PISAko datuak justifikatzeko atzerritar jatorriko ikasleei erreferentzia egin izana gaitzesten dugu, atzerriko ikasle kopurua jarriz “arrazoitzat”.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak adierazpen klasista eta arrazista gutxiago egin eta baliabide gehiago jarri behar ditu eskubide unibertsala den hezkuntza ikasle guztiei bermatzeko, ekitatea eta inklusioa oinarri izanik, aniztasunari arreta emanez eta euskaraz.
Baliabide gehiago eta indarrean dauden ratioak jaitsi, badu nondik hasi.
Amaitzeko, Hego Euskal Herriko ebaluazio emaitzek parez pare heldu behar diogun beste eztabaida bat agerian uzten dute; mugikorren eta teknologien gehiegizko erabilerak ikasleengan duen eraginaren aurrean hartu beharreko erabakiak eta neurriak. Langileokin batera hausnartu eta urgentziaz heldu beharrekoak.


