Nafarroako Hezkuntza Departamentuak argitaratu du 141/2021 Ebazpena, maiatzaren 27koa, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesten dituena.
Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea: 2021ko maiatzaren 28tik ekainaren 10ra, biak barne.
ADI! Euskarazko espezialitateetan ez da sartzeko txandaren bitartez eskainitako plazetarako eskaerarik eta, hortaz, txanda irekiko moduan izena emateko epea berriro irekiko da erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatutakoan. Egon erne data horietan izena eman ahal izateko, hala nahi baduzu. LAB sindikatutik informaturik izanen zaitugu.
Informazio guztia honoko ESTEKAN.
Bestetik, LABek aurreko mahai sektorial batean salatu zuen Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lan-eskaintza publikoaren 2021eko deialdian Hezkuntza Departamentuak beste eraso bat egiten zuela euskararen eta hizkuntza horretan irakasten duten irakasleen aurka, hizkuntza horretako espezialitatetako eskainitako hainbat lanpostu soilik sartzeko txandaren eta erreserbaren bidez eskaini zituelako, eskarmentu handiko irakasle asko txanda librearen bidez aurkeztea eragotziz.
LABek eskatu zuen espezialitate batean eskainitako plazak 1 edo 2 baino ez direnean, eskaintza txanda librean egiteko. Berriro diogu ezinbestekoa dela horrelakorik berriro ez gertatzea, eta Departamentuari hori saihesteko beharrezkoak diren bitartekoak jar ditzala. LABen adi egongo gara hurrengo deialdien zirriborroei, hori bermatzeko.