Azken Berriak: Lekualdatze-Lehiaketa (LAL) eta Ordezkagunea

240

1.- Lekualdatze-Lehiaketa 2025-2026

– Deialdia argitaratu da.

– Eskaerak eta merezimenduak aurkezteko epea bihartik aurrera irekiko da: 2025eko abenduaren 18tik 2026ko urtarrilaren 8ra, biak barne Hezigunea atarian.

Gomendatzen da behar adina denborarekin egitea, zailtasunak gertatuta ere.

ADI! LABeko kideok abenduaren 19an atseden hartuko dugu. Hortaz, zalantzak argitzeko gurekin harremanetan jartzeko egunak abenduak 18-19 eta urtarrilak 7 eta 8 izango dira.

– Hezkuntza Sailak argitaratutako informazio ezberdina (ohiko galderei erantzuna, gidak…): Hemen


2.- Ordezkagunea. Plazen eskaintza

– 2025.urteko azken lanpostuak ostiral honetan, abenduak 19 aterako dira. Ordezkapen horiek astelehenean, abenduaren 22an lanean hasteko izango dira.

– 2026.urteko lehen lanpostuak urtarrilaren 5ean aterako dira. Ordezkapen horiek asteazkenean, urtarrilaren 7an lanean hasteko izango dira.

Berrikuntza: Zerrenda irekietan sartzea eskatzen duten hautagaiek plazen eskaintzan parte hartu ahal izango dute eskabidea onartu eta hurrengo egunetik aurrera.

– Ordezkagunera sarbidea: Hemen