Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Kristau Eskolari exijitzen diogu Greba Amaierako Akordioan adostutako puntu guztiak bete ditzala

63

Kristau Eskola-k (KE), ordezkatzen dituen ikastetxeei adierazi behar die, irakasleei arreta zuzeneko ordu 1 murriztu behar dietela etapa guztietan, eta ordu hori lan pertsonalerako ordu osagarri bihurtuko dietela.

Kristau Eskola, Greba Amaierako Akordioa (GAA) urratzen saiatzen ari da sinatu zuen unetik, duela 22 hilabetetik. Lehenik eta behin, ez zituen lanaldi-murrizketak sektore prekarizatuenetan eta feminizatuenetan aplikatu nahi izan. Sinatu ondoren, hilabeteak kostatu zitzaizkigun lanaldiak murriztea, nahiz eta GAAn argi jarri. Geroago KE-k ez zituen soldatak eguneratu nahi izan sinatutako igoeren arabera. Kasu honetan ere, epaitegietara jo behar izan genuen borrokatzera eta lortu genuen!

Epaiak argi eta garbi utzi zuten denek genekiena, baina KEk aitortu nahi ez duena:

  • GAAk hitzarmen maila du, eta 2024ko otsailaren 5ean sinatzen den egunetik dago indarrean, beraz sinatutakoa aplikatzen egon behar zen.
  • Gure soldata ez dago finantzaketari lotuta(ezta gure lan-baldintzak ere).

Epai horren ondoren, KEk eta gainerako patronalek sinatutakoa betetzea eta nominak eguneratzea beste erremediorik ez zuten izan.

Ondoren, 2025eko urtarriletik aurrera, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako langileen soldata % 0,57 murriztu zuten, hau da, adostutako % 16ko igoera % 15,43koan utzi zuten aldebakarrez. Honen aurrean, LAB STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek egoera salatu zuten.

Tutoretza plusaren igoera ere (%16koa) aplikatu gabe jarraitzen dute.

KEk eta gainerako patronalek ere, 25-26 ikasturterako arreta zuzeneko ordu 1eko murrizketa sinatu zuten etapa guztietan eta ordu hori lan pertsonalerako ordu osagarri 1 bihurtuko zela. Esan beharra dago, KEk, GAA sinatu ondorengo 16 negoziazio mahaietan, ez zuela inoiz arazorik eman hura aplikatzeko. Baina, 2025eko maiatza amaieran KEk zirkular bat bidali zien bere ikastetxeei, sinatutako eskola-ordu murrizketa aplika ez zezaten. KEren negoziatzeko fede txarraren enegarren adierazlea da hau, GAA sinatu baitzuen, jakinda ez zuela aplikatuko. Errepikatutako ez betetzeek eta sinatutakoa aplikatzeari uko egiteek errespetu falta ikaragarriak dira sektoreko 9000 langileekiko.

LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuoi berriro auzitara jotzea beste aukerarik ez digute utzi 14 greba-egun kostatu zitzaiguna defendatzeko. Urtarrilaren20an, berriro ere auzitegietan ikusiko dugu elkar.

Prozesu judizial hau ekintza sindikalarekin batera uztartzen dugu. Horrela, hau guztia salatzeko, abenduaren 12an goizeko 11:00etan, KEak Donostian duen egoitzaren aurrean elkarretaratzera deitzen ditugu ordezkari guztiak. Bertan, argi eta garbi esateko sektoreko langileak errespetua merezi dugula, KEk hitza bete behar duela eta sinatutako akordioak bete behar dituela gogorarazteko. Hori egunero esaten diegu gure ikasleei, eta guk adibidearekin predikatu egiten dugu.

Beraz, KEri exijitzen diogu etxeko lanak egin ditzala, urtarriletik aurrera aplikatu dezala sinatu zuen eskola-ordu murrizketa eta konpentsatu ditzala irailaren 1etik aurrera irakasleek egin behar izan ditugun gehiegizko eskola-orduak.

Horixe esango diogu KEri altu eta ozen, argi eta garbi bere egoitza aurrean bilduko garen ordezkariak. Guri entzutea gustatzen ez zaiela dakigunez eta ez entzunarena egitea gustatzen zaienez, eskaera idatziz emango diegu, Olentzero eta Mari Domingik ekarriko dien ikatzarekin batera.

INFOA-Elkarretaratzeak-eta-epaiketa-EUSKERAZ