Atzo, urriak 30, 2024ko akordiotik sortu behar ziren 63 lanpostuen bigarren adiskidetze saioa izan genuen.
Lehenengo adiskidetze saioan, Haurreskolak Partzuergoak positiboki baloratu genituen, hainbat puntu bete dituen arren, (HEMEN INFORMAZIO GUZTIA), 63 LEP kontratuak ez dira adostutako epemugan iritsi.
Gogoratu nahi dugu, orain Haurreskolak Partzuergoak Lan hitzarmenaren osteko kudeaketaren aitzakia jarri arren, akordio hau 2024koa dela eta lanpostuen zerrendan atxikitzeko behar ziren izapidetzak egiteko nahiko denbora izan dutela.
Beraz, LABetik ozen adierazi nahi dugu Administrazioaren utzikeriagatik bakarrik ez direla lanpostuak garaiz iritsi.
Gaurko adiskidetze saioan ez dizkigute inongo bermerik eman, ez baitakigu noiz sinatu eta noiz publikatuko den lan hitzarmena. Gainera, azken hilabeteetan bizitzen ari garen interlokuzio falta eta ondorioz sinatuta egon behar zen PLANTILLAK ESLEITZEKO AKORDIOA gaur gaurkoz ez dela gauzatu ikusita, asko arduratzen gaitu.
Hortaz, akordio batera heltzeko inolako bermerik ez dugu jaso, eta gaur egun bizi dugun mesfidantza egoera dela eta, (hitzarmena noiz sinatuko den ez dakigu, irailetik aplikatzen aritu beharko litzatekeen plantillak esleitzeko akordioaren negoziazioa etenda dago, interlokuzio falta…) oso arduratuta gaude.
Honengatik guztiagatik, akordiorik ez burutzea eta ondorioz prozesu judizialarekin jarraitzea baloratu dugu, alde soziala osatzen dugun hiru sindikatuok.
Haurreskolak Partzuergoak honako erabakiak hartu ditu eta aktan jasoak geratu dira:
- Sortu diren 63 produkzioagatikako kontratuak ez direla etengo LEPak sortzen direnean.
- Nahiz eta 63 produkzioagatikako kontratuak jarraitu, 63 LEP sortuko eta hornituko dira.
LABetik lanean jarraitzen dugu adostutako guztia bete dadin eta Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari eskatzen diogu behar besteko baliabide pertsonala jar ditzan, Haurreskolek ematen duten hezkuntza kalitatea bermatzeko.
INFO-4-Haureskolak-63-lanpostuak-25-10-31


