Haurreskolak Partzuegoa: Mahai negoziatzailearen deialdiaren zain, mahai parekidea deitzeko eskaera egin dugu LABetik

138

Lehenik eta behin, urtarrilaren 28 eta 29ko grebetan lortutako emaitzak direla eta zoriondu nahi zaituztegu. Izugarria izan da!

Lan Hitzarmenaren Negoziazioa

Gaurko deituta zegoen mahai negoziatzailea atzeratu egin da, momentuz ez dute deialdi berririk egin. Haurreskolak Partzuergoko Lan Hitzarmenaren azken proposamenetan, eta greba deialdiak mahai gainean egonik, LABek egindako hainbat ekarpen jaso izana positiboki baloratzen dugu, 16 urte eta gero merezi dugun Lan Hitzarmena lortzeko hainbat eduki nahita nahiez jaso behar direla argi daukagu.

Lan Hitzarmenaren azkenengo zirriborroari egin genizkion ekarpenak eta gero, urtarrilaren 27an Grebak deskonbokatzeko premiazko mahai negoziatzailea deitu zuten aurreakordio proposamenarekin. Dakizuenez ezezkoa eman genion, ade batetik hitzarmen berria 2027a arteko iraupena zehazten zuelako eta aurreakordioan jasotako hainbat puntuk ez dutelako erantzuten LABek egindako eskaerei. Bestalde LABetik argi dugu lan hitzarmena osotasunean sinatu nahi dugula, juridikoki bermeak ematen duen bakarra delako.

Lanean eta borrokan jarraitzen dugu LABen. Lehenengo greba egunak pasata, ikasturtean zehar egin bezala, egun hauetan ere Lan Hitzarmenaren azken zirriborroari hainbat ekarpen egin dizkiogu besteak beste, formazioan, euskalduntzean, lan zamak arintzeko proposamenetan, hezkuntza zerbitzua lanaldi jaitsierarekin bateragarriaizateko neurrietan, erosahalmenaren inguruan eta lan osasunean egin dugu indarra.

Mahai Parekidea

Gogoratuko duzuen bezela, 2024ko apirilaren 17an, LABek 14 artikulua aldatzen zuen akordioa sinatu genuen. Bertan Produkzio arrazoiengatikako kontratuen (Lan Metaketak) iraupena luzatzeaz gain, Lanpostuen zerrenda handitzeko prozedura bat adostu genuen. Horrela, Haurreskolak Partzuergoko zentro batean matrikula hazkundea dela eta urtarril batean ekoizpen beharrengatiko kontraturik baldin badago eta hurrengo urteko urtarrilean kontratu mota horren beharrik balego, behar hori egiturazko beharra dela ulertzen da eta ondorioz, hurrengo irailerako Lanpostuen Zerrendan gehitzeko eta hau hornitzeko beharra dago. Zenbaketa hau 2024ko urtarriletik abiatzen zen eta 2025eko urtarrilean errepikatutako kontratu mota hauek egiturazkotzat hartu behar dira eta beraz, Lanpostuen Zerrendan txertatu eta bete behar dira. Guzti hau mahai parekidean aztertu eta adostu behar da lehenbailehen, akordioaren beste sinatzailearekin batera. 2025eko irailaren 1ean lanpostu hauek LEParteko bezala eskainiko dira lanpostuen zerrenda handituz.

INFO-8._Mahai-negoziatzailearen-deialdiaren-zain-Mahai-Parekidea-deitzeko-eskaera-egin-dugu-1