Urtarrilaren 15eko Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailearen inguruan LABen irakurketa
Atzo, hilak 15, Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailea izan genuen. Bertan, urtarrilaren 10ean bidalitako Lan Hitzarmenaren proposamena eta Hezitzaile Ordezkoen araudiaren zirriborroa (LABek hitzarmenean sartzea eskatu du, berme gehiago ematen duelako) aurkeztu zizkiguten.
LABetik positiboki baloratzen dugu azken zirriborroetan gure hainbat ekarpen jaso izana, guztia ondo aztertu ondoren Urtarrilaren 20rako ekarpenak helaraziko dizkiogu Partzuergoari, indar berezia eginez, besteak beste, plantilak esleitzeko irizpideetan (ratioak), lan zamak arintzeko neurrietan, lan osasunean, formakuntzan, lizentzia eta baimenetan, eros ahalmena berreskuratzeko neurrietan eta ordezkoen araudian eta telematikoki ordezkapenak banatzeko aplikazioan.
Hurrengo astean berriz bilduko gara Mahai Negoziatzailean egingo ditugun ekarpenak aztertzeko.
Borrokan jarraitzea baino ez zaigu geratzen. Gogoratu urtarrilaren 28 eta 29an eta otsailaren 12 eta 13an greba egunak deituta daudela Haurreskolak Partzuergoan. Borrokara batzera animatu nahi zaitugu, 15 urteren ondoren, merezi dugun hitzarmena lortzeko zure indarra behar dugu eta.
Animo! Guztion artean lortuko dugu!
URTARRILAK 28, 29 ETA OTSAILAK 12, 13 GREBARA GOAZ!
BATU BORROKARA!
BATU GREBARA!
Haurreskolak-Partzuergoa_Urtarrilaren-15eko-Mahai-Negoziatzailearen-balorazioa