Heziketa Berezia: Hitzarmenaren behin-betiko proposamena aztertzeko asanbladak

546

Gaur Heziketa Bereziko Lan Hitzarmen berria negoziatzeko mahai negoziatzailea izan dugu. Azken urteetan aldarrikatu eta borrokatu ditugun edukiak mahai gainean daude eta aurrera urratsak emateko eduki nahiko ikusten ditugu.

Honegatik, LABetik argi dugu 20 urte ondoren, Lan Hitzarmen berria sinatzeko ordua iritsi dela.

LABek bakarrik ezin du hitzarmen berri hau sinatu, gehiengo sindikala behar du aurrera egin ahal izateko. Bide honetan indarra egitea dagokigu eta honetarako kokatuta egon behar gara. Edukiak zuekin partekatu eta ekarpenak jasotzeko asanbladak deitu ditugu hiriburuetan.

· Gipuzkoan : urriaren 23an, 17:30ean. Igarako LABeko egoitzan (Donostia)

· Bizkaia: urriaren 24an, 17:30ean, Bilboko LABeko egoitzan

· Araban: urriaren 28an, 17:30ean, Salburuako gizarte etxean (Gasteiz)

Animatu bertaratzera! Guztion artean lortuko dugu!