Irakasleak EAE: Birbaremazioa 2024/2025 behin betiko zerrendaren bosgarren aldaketa, LPZ eta langileak birbanatzeko prozesua eta zerrendak ohiz kanpo irekitzea

59

BIRBAREMAZIOA 2024/2025: BEHIN BETIKO ZERRENDAREN BOSGARREN ALDAKETA ARGITARATU DA:

Bi berrikuntza nagusi ditu aurtengo prozesuak; alde batetik, 2023/2024 ikasturtean karrerako funtzionario izendatutako pertsonak kanporatuko dira eta bestetik, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoen eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidego berriaren zerrendak berrantolatu dira, informazio zehatzagoa eta bestelakoa hemen.

Informazioa guztia: hemen


LANPOSTU ZERRENDA ETA LANGILEAK BIRBANATZEKO PROZESUAK:

Lanpostu Zerrenda (LPZ) eta langileak birbanatzeko prozesuen (adskripzioak) behin betiko proposamenak argitaratu dira. Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako Teknikariak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioak eta Arte Eskoletako irakasleentzat. Kidego honetako adskripzioaren inguruko araudia eta behin betiko proposamenak hemen.


ZERRENDAK OHIZ KANPO IREKITZEA:

Informatika eta Aplikazio informatikoetako sistemak. Bakarrik honako pertsonentzat: prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa EZ DUTENENTZAT eta irakaskuntzako euskarazko HE2-HE1 betebeharra dutenentzat. Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa eta irakaskuntzako 2.hizkuntza-eskakizuna edo 1.hizkuntza-eskakizuna izanda, EZ da irekiera honetan izena eman behar, “Irekita mantentzen diren zerrendak” atalean baizik.

Eskabidearen epea: 2024ko urriaren 21etik 25era arte, biak barne.
Deialdia eta informazio gehiago hemen.