[Argazki Galeria] 100 ikastetxe baino gehiagotan mobilizatu gara, Israel egiten ari den genozidioaren aurrean Palestinarekin elkartasunez

462

Hego Euskal Herriko sindikatuok mobilizazioak egin ditugu gaur goizean Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruñea eta Tuteran, zein Hego Euskal Herriko 100 ikastetxe baino gehiagotan.

Palestinak elkartasuna eta konponbideak behar ditu, eta nazioarteko komunitateari genozidioa nahiz okupazioa amai dadin presio mekanismoak areagotzea dagokio.

Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak Bilboko elkarretaratzean hartu du parte eta adierazi du “nabarmena” dela “Euskal Herriko sindikatu guztiak elkartu garela gaurko mobilizazioetan”.

“Euskal Herriko langileon ikuspegia garbi geratzen da: gu Palestinako herriarekin gaude eta genozidioaren kontra”, gaineratu du Arroyok eta Euskal Herriko erakunde publiko eta patronalak interpelatu ditu jarraian. “Zein da zuen posizioa? Nolako jarrera hartuko duzue genozidio honen eta bereziki, berau bultzatzen ari den sionismoaren aurrean? Hemengo erakunde publikoei eta patronalari exijitzen diegu genozidekin harremanak apurtzeko, genozidak presionatzeko eta haiekin negoziorik ez egiteko, momentu latz hauetan”.

Argazki galeria (osatzen gabiltza):