55 urtetik gorako irakasleen eskola-murrizketa onartu du Nafarroako Hezkuntzak, sindikatuen presioari esker

448

Nafarroako Hezkuntza Itunaren jarraipen batzordeko sindikatuekin egindako informazio-bileran, Carlos Gimeno kontseilaria harro azaldu zen 55 urtetik gorako irakasleendako lanaldia irakastordu bat murriztea onartu izanaz. LABek txalotu egin zuen neurri hori, baina badirudi kontseilariari ahaztu egin zitzaiola aipatzea sindikatuek egindako presioagatik baino ez duela bere Departamentuak neurri hau onartu.

Beste behin ere, sindikatuen interpelazio tinkoa beharrezkoa izan da Departamentu buruak Hezkuntza Itunean adostutako murrizketa hori – beraz, nahitaez bete beharrekoa – onar zezan. Ohituta gaituztenez, Gimeno kontseilariak kanpoko oroigarriak behar izaten ditu inork eskatu gabe hartu beharko lituzkeen neurriak onartzeko, eta, beste behin ere, in extremis egiten du, epeak agortuta, kontuan hartu gabe atzerapenak lan-karga handia eragiten diela ikastetxeetako zuzendaritza-taldeei, orain plantillak berregin behar baitituzte ordu-zenbaketa berri horrekin.

LABek neurri hori hartu izana txalotu du, baina gure ustez tamalgarria da ikustea kontseilariak bere konpromisoak bere gain hartzeko duen “erresistentziak”, honek hezkuntza-komunitatea ondorioak pairatzera behartzen baititu.

Datorren astetik aurrera Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordea bilduko da eta LABek adi jarraituko du Departamentuari Itunean adostutakoa betearazteko, eta benetako negoziazioa aurrera eramateko.

Jatorrizko albistea: HEMEN.

Nafarroako Hezkuntza Ituna:

%0.25eko soldata-igoera
Aipaturiko bilera batean, Gimenok %0,25eko soldata-igoera izango dugula baieztatu zigun. Igoera hau urtarriletik aurrerako atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko da.
Gogora ekar dezagun, mobilizazio ugariren ondorioz, 2012ko murrizketen leheneratzea lortu genuela aurreko ikasturtean eta hauen zati bat bertan behera utzi zuela Nafarroako Gobernuak urte hasieran. Hona hemen egoeraren adierazle bat:
• Jasandako eta leheneratzeaz amaitzeko dauden murrizketak
◦ 2012: %2,5
◦ 2016: %1
• Leheneratutakoa
◦ 2020: 2012koaren erdia: %1,25
◦ 2021: 2012koaren %0,25
▪ Gobernuak hartu eta bete ez zuen konpromisoa: 2012koaren falta zen erdia. (COVID gastuak zirela eta, ez zen partidarik onartu aurtengo aurrekontuetan). Egungo egoera kontuan hartuta, LABek URRATS TXIKI baino positibotzat jotzen ditu bai leheneratze hau, bai falta dena itzultzeko borondatea, eta baita honetaz informatzeko jasotako Kontseilariaren bilera gonbidapena ere. Baina argi utzi dio EZ DELA NAHIKOA eta 3ko mahaiaren defentsa egiteaz gain, legegintzaldia amaitu aurretik ZOR ZAIZKIGUN leheneratzeak eguneratzeko IDATZIZKO KONPROMISO irmo eta sendoa exijitu dizkio:
• 2012ko %1
• 2016ko %1
Beraz, 2022 eta 2023 urteetan falta den %2ko igoera gauzatu beharko luke. Hezkuntza Departamentuak ahalik eta lasterren administraziopeko lankideen oinarrizko soldatarekiko legez dagokigun %95eko soldata analogia berreskuratu behar du, eta hori lortzeko, borrokan jarraituko du LABek.
Jatorrizko albistea: HEMEN.