2022rako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako LEPa deitu da Nafarroa Garaian

929

Buelta asko eman ondoren, 2022ko ekaineko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren Kidegoko Nafarroa Garaiko LEPko deialdia gaur iragarri eta argitaratu da, eta izena emateko epea 2021eko abenduaren 22tik 2022ko urtarrilaren 25era egonen da zabalik, biak barne.

Ikusi deialdia HEMEN.

Berriz ere, LABetik salatu nahi dugu behar direnak baino askoz plaza gutxiago atera direla eta, ohi bezala, euskarazkoak erabat eznahikoak direla. Osotara, 371 plaza atera dira, 5 espezialitatetan banatuta. Oraingo honetan, eskaini diren plazak aurreikusita zeudenak baino gutxiago izanen dira egonkortze-plazak ez baitituzte atera -eskaini diren lanpostu hutsak birjartze-tasakoak baino ez dira-.

Deialdian iragarritako lanpostuak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzen eta prozeduraren arabera:

ESPEZIALITATEAKTXANDA IREKIADESGAITASUNA DUTENENTZAKO ERRESERBA
Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz)10
Haur Hezkuntza (gaztelaniaz)294
Haur Hezkuntza (euskaraz)172
Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz)16614
Lehen Hezkuntza (euskaraz)626
Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz)101
Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz)464

Prozedura ohikoa izateak, gainera, hiru berrikuntza ekarriko ditu LEP honetara, aldatu ezin direnak:

– 3 bolaren ordez, 2 bakarrik aterako dira.
– Esperientziarengatik lor daitekeen gehienezko puntuazioa 5 puntukoa izanen da (5 urtetakoa), ez 10.
-Lehiaketa-oposizioko puntuazio orokorra oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderaziotik aterako da, bi heren oposizioaldirako eta heren bat lehiaketaldirako (lehen %60-%40 banatzen zen).

Aurreko ikasturteetan bezala, LABen LEPa prestatzeko ikastaro bat eskainiko dugu. Interesaturik egonez gero, eman izena urtarrilaren 11tik 21era, helbide elektroniko honetara idatziz (irakaskuntzanafarroa@lab.eus), edota telefono honetara deituz 948 382474.

Jatorrizko albistea: HEMEN