Nafarroa Garaiko Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du 2022/2023 ikasturterako unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketako destinoak edo zerbitzu-eginkizunetako destinoak esleitzeko egintza telematikoa egingo dela 2022ko ekainaren 22, 23 eta 24an.
Eskainitako lanpostu hutsak, deitutako pertsonen zerrendak eta parte hartzeko jarraibideak ESTEKA HONETAN argitaratu dira (euskarazko informazioa ez dago eskuragarri Nafarroako Gobernuko web orrian).
Halaber, destinoak esleitzeko egintza telematikoaren inguruko ohiko galderak biltzen dituen pdf dokumentu bat ere eransten dizugu, lagungarria izango zaizulakoan.
Jatorrizko informazioa: HEMEN.