🔴 📢 Ohar garrantzitsua HH eta LHko egonkortasunaren inguruan

906

LABetik informazio ezberdinetan jakinarazi dizuegun bezala, “egonkortze eskubidea” HH eta LHko eskoletan lanean ari diren eta 330 egun baino gehiagoz lanpostu hutsean egon diren irakasleak izango dute soilik.
Atzo argitaratu ziren zerrendetan LABetik ikusi genuen 330 egunen baldintza bete gabeko zenbaiti egonkortze automatikorako eskubidea aitortzen zitzaiela. Bestalde, lanpostu hutsean egon gabeko zenbaiti ere (hau da zerbitzu eginkizunetan daudenen lanpostuetan dauden ordezkoei) aitortzen zitzaien “egonkortzen eskubidea”.
Egoera horren aurrean, eta gaur Jaurlaritzako pertsonal kudeaketako langileekin bildu ostean, adierazi digute datozen orduetan berriz argitaratuko dela behin behineko “egonkortze eskubidedunen” zerrenda zuzendua.
LABetik salatu nahi dugu langileen egoerarekin horrelako inprobisazioaz jokatzea ez dela bidezkoa.
LABen lanean jarraituko dugu uda osoan zehar. Edozein zalantza, proposamen edo kezka baduzue, hurrengo kontaktuak erabili ditzakezue:

Udako ordutegia: 9.00etatik 14.00etara


• Kontakturako emailez: eaeirakasleak@lab.eus
• Kontakturako telefonoz:
• Bizkaian 666772010
• Araban 626664008
• Gipuzkoan 674094483