Irakasleak EAE – Zerrendetan izena ematea

1) Hezigunean sartu. Webgune hau Hezkuntza Saileko langileon plataforma da. Bertatik zerrendetan izena eman daiteke, prozesu ezberdinetan parte hartu, nominak deskargatu… Lehen aldia bada izena eman ahal duzu hor bertan, eta pasahitza ahaztu baduzu ere bai berreskuratzeko aukera dago. Behin pasahitza izanda plataformara sartu.

2) Plataforma barruan, ezkerreko panelean: Eremu pertsonala > Izapideak langileen sailarekin. Ostean aukeratu Zerrenda-irekiera.

3) Orri honetan agertuko da, alde batetik, III. Eranskina irakurtzeko aukera. Dokumentu honetan zehaztuta daude espezialitate bakoitzean aritzeko ze titulazio beharrezkoa dena. Gomendagarria da norberak begiratzea duen titulazioarekin ze espezialitatetan izena eman dezakeen. Behin begiratuta ESKABIDEA egiteko botoia aukeratu.

4) Hizkuntza-eskakizuna aukeratu. Kontuan hartu zerrenda batzuk 2. HE daukatela, baina beste batzuk soilik aukeratu ahalko direla 1. eta 2. HE-eko aukeraren barruan. Orduan, hemendik aurrerako pausuak birritan egin beharko dituzu, HE bakoitzerako eskera ezberdin bat eginez. Hizkuntza-eskakizuna auekratu ostean beheko partean aukera gehiago agertuko dira, On-line eskabidea aukeratu.

5) Identifikazio-datuak orria osatu. Bertan langilearen datuak sartu beharko dira, eta baimen batzuk onartu beharko dira aurrera jarraitu ahal izateko. Datuak osatu ostean Hurrengoa botoia sakatu beheko partean.

6) Hurrengo orrian aukeratu behar dira zenbait gauza: Hirueletasuna izan ezkero (irakasteko zerrenda batzuetan ingelesa eta frantsez aukera dagoelako). Ostean lurraldeak eta lanaldiak aukeratu behar dira; lanaldiaren aukerak dira osoa, murriztua, edota biak. Horrek markatuko du ordezkapenak egiterako orduan ze lurralde eta ze lanaldi mota lurralde bakoitzean egiteko. Azkenik markatu gelaxkak izena eman nahi den zerrendena. Hurrengoa botoia sakatu.

7) Azkenik titulazioak igotzeko atala egongo da. Zerrenda horretan beharrezkoak diren titulazio guztiak igo beharko dituzu PDF formatuan. Dena igo ostean aukeratu Eskabidea amaitu eta agiria sortu botoia. PDF bat deskargatuko du prozesu guztiaren laburpenarekin.

Kontuan hartu zerrenda batzuetan berriro izena emateko tutorial honen 4. urratsera bueltatzea, beste eskabide bat egiteko baina beste hizkuntza-eskakizuneko zerrendetan..

Administrazioko langileek prozesatuko dute informazio hau, ez da zure alta berehala tramitatuko. Edozein zalantzaren aurrean, jakiteko zure altaren egoera zelan dagoen Delegaritzekin harremanetan jarri KOMUNIKABIDE bidez.

Zerrendetan alta ematen den momentuan birbarematu gabeko zerrendetan egongo zinateke, hau da, bigarren zerrenda batean. Hurrengo Birbaremazio prozesua pasatu beharko zenuke zerrenda ofizialetan sartu ahal izetako. Lanpostuak aukeratzeko Ordezkagune bidez egin beharko zenuke, horren informazioa hemen.