Hezkuntza Saileko irakasle ordezko guztiok ofizioz parte hartzen dugu prozesu honetan. Birbaremazioaren bitarten osatzen da hurrengo kurtsoko ordezkapenen zerrenda osatzeko, langile bakoitzaren puntuazioa ezarri eta lehentasun ordena sortzeko.
Azken Birbaremazioaren inguruko informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean topatu ahal da.

Hezigunearen bitartez egiten da prozesua, dena on-line egiten da. 2022ko birbaremazioa azaroaren 7tik 15era bitartean izan zen, hurrengo kurtsoei begira data hauen inguruan izango dela kontuan hartzea komenigarria da. Data hauen bitartean ordezkoek aukera daukate norberaren merezimenduak aztertzeko, dauden akatsak zuzendu edota merezimendu berriak gehitzeko.
Birbaremazioan langileak ere aukera izango du aldaketa batzuk egiteko: espezialitateak gehitu edo kendu, ze lurraldeetan lan egiteko prest dagoen, edota ze lanaldi motako ordezkapenak prest egiteko dagoen aldatu.
Kontuan hartzen den lan-esperientzia da urte horretako abuztuaren 31erarte. EAEko lan zentroetan lan egindako epeak ofizioz zenbatu egiten dira, hala ere, gomendagarria da begiratzea dena ondo dagoen, eta behar diren alegazioak egin epearen barruan.
Beranduago, kurtsoan zehar, administrazioak Behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu. Langileok mezu bidez jakinarazpena jasoko dugu, erreklamazioetarako epea zabaltzen da. Eta azkenik Behin-betiko zerrendak egoten dira maiatza aldera.
Ordezkapenen zerrendak hurrengo kurtsoko ordezkapenetan lehentasun ordena ezarriko du. Bere lehenengo aplikazioa izanik kurtso hasierako esleipenak, ekaina aldera izaten direnak.