Irakasleak EAE – Lizentziak eta baimenak

Kontuan hartu lizentzia eta baimen gehienak eskatzeko 10 lanegun lehenago izan behar dela, EIZU plataformaren bitartez. Informazio guztia ere topatu ahal da Hezkuntza Saileko webgunean.

1. Lanaldia

2. Senideen gaixotasun larri, ingreso edo heriotzagatiko lizentziak

  • Udalerri ezberdina: langilearen BIZILEKUA kontuan hartzen da.
  • ISTRUIPU edo GAIXOTASUN LARRIA, OSPITALARATZEA: medikuaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da.
  • https://irakaskuntza.lab.eus/gida-sindikala-irakasleak-eae/https://irakaskuntza.lab.eus/gida-sindikala-irakasleak-eae/ETXEAN ATSEDEN HARTZEA eskatzen duen EBAKUNTZA KIRURGIOKA: txosten medikuan etxean zaintza behar dela eta zaintza honen iraupena agertu behar da.
  • Ospitalaratzearen kasuan, dagozkizun egunak (taularen arabera) ospitaleratzeak irauten duen bitartean hartu beharko da.
  • 30 eguneko epea igaro behar da bi ingresoen artean, motibu berdinagatik baldin bada, baimen hau eskatu ahal izateko.

3. Senideak zaintzeko baimenak

Akordio Arautzaileko (Lan Hitzarmeneko) 44., 49. eta 50. artikuluak

Oso gaixotasun larria dela eta lehenengo mailako senidea zaintzeko edo, harekin biziz gero, urruneko maila batekoa zaintzeko, langileek eskubidea izango dute hilabeteanlanaldia asteko lanaldiaren erdira edo herenera murrizteko, ordainduta.

Legez agindutako zaintza duelako, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du, ordaindutako lanik egiten ez duen ezgaitu fisikoren, psikikoren edo sentsorialen bat edota larriki gaixo dagoen eta berarekin bizi den bigarren maila arteko senideren bat badu. Murrizketa hori herenekoa edo erdikoa izan ahalko da soldatan dagokion beherapena eginda eta jardunaldi osoan kotizatuz.

Baimena bigarren gradurainoko odolkidetasun edo kidetasuneko senitartekoak zaintzeko da, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik beren kabuz baliatu ezin direnak eta beste lan ordaindurik ez dutenak.

Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko, ordaindutako 50 ordu. Kasu berezietan metatu daitezke orduak, bestela sarrera edo irteeran 2 ordu.

4. Ezkontza eta errolda aldaketa

5. Ikasketa edo azterketa

6. Betebehar publiko edo administratiboak

7. Ordaindu gabeko baimenak

8. Genero indarkeriaren biktimak

Akordio Arautzaileko (Lan Hitzarmeneko)48. artikuluan

Genero-indarkeriaren biktimak diren emakume langileak honako eskubideak izango ditu:
– Mugikortasun geografikoa: Babeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek, 6 hilabete iraungo du, berriro bere lehengo lanpostura itzuli ahalko delarik epe horretan.
– Lanaldiaren berrantolaketa eta murrizketa: Eskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko.
– Lan kontratuaren etena: Lan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean.
– Kontratu iraungipena.
– Arrazoi objektiboengatik iraungitzea: Arreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko.

9. Norberaren osasun arazoengatiko zerbitzu eginkizunak

Osasun-arrazoi larriak dituzten langileek honako baldintzak izan ahalko dituzte zerbitzu eginkizunetan:
1. Osasun-arrazoi larriengatik zerbitzu-eginkizunetan lanpostu bat baimentzea.
2. Osasun-arrazoi larriengatik klase orduen 1/3ko murrizketa aldi baterako baimentzea, ohiko irakaskuntza lanean aritzea zailtzen duen egoeretan.
3. Osasun-arrazoi larriengatik edo, salbuespen gisa, behar adina egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik irakastorduak ez emateko zerbitzu-eginkizunak baimentzea.