feed-image RSS

EGUTEGIA

<<  Abendua 2014  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
HASIERA

Can't locate this RSS feed:
http://irakaskuntza.labsindikatua.org/index.php?format=feed&type=rss 301 Moved Permanently

Moved Permanently

The document has moved here.


IRAKASKUNTZA
Gizarte Ekimena INFO PDF fitxategia Inprimatu E-posta
LAB SINDIKATUA   
Asteazkena, 2014(e)ko Abendua(r)en 10-(e)an 13:03etan
INFO. ADI!!! AKORDIOAN SINATUTAKOA, HANKAZ GORA JARRI NAHI DUTE. Deskargatu INFOa.

ADI!!! AKORDIOAN SINATUTAKOA, HANKAZ GORA JARRI NAHI DUTE
Gaur, abenduak 3, Akordioaren Batzorde Parekidean bildu gara. Bilkura honen eginkizuna, besteak beste, Akordioan adostutakoa alde guztien artean jorratzea eta bideratzea da.
Gure harridura adierazi nahi dugu Batzorde honetan emandako egoerarengatik; bertan, bi aldeen arteko negoziazioa izan da bilera aurretik (hau da, Kristau Eskolak eta ELA) eta bilerara dena lotua ekarri dute gainontzekoek ezer egiteko aukerarik eman gabe. Hau da negoziazio esparrua? Zein da gainontzeko aldeen eginkizuna?. LABen argi dugu, jarraituko dugu argia ipintzen orain arte opaku izan den negoziazio esparruan.
Gehiago irakurri...
 
EAE lekualdatze lehiaketako behin-behineko lanpostu hutsen zerrendak. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
LAB SINDIKATUA   
Ostirala, 2014(e)ko Abendua(r)en 05-(e)an 12:00etan
Argitaratu berri dira Lehen eta Bigarren hezkuntzakon lanpostu hutsen zerrendak. Kontutan izan, hauek udaberrian esleituko direla.

Lehen hezkuntzako lanpostu hutsen zerrenda deskargatu.

Bigarren hezkuntzako lanpostu hutsen zerrenda deskargatu.
 
2014ko Abenduaren 4ko Klaustroa EGOERA LARRIAREN AURREAN PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[EHU-UPV] - Azken berriak
LAB SINDIKATUA   
Osteguna, 2014(e)ko Abendua(r)en 04-(e)an 14:37etan
Eusko Jaurlaritzaren 2015erako aurrekontuek erabat mugatuko dute UPV/EHUren 2014-2015 Jarduera plana eta hala ere unibertsitateko zuzendaritzak ez du egiten horren irakurketa kritikorik.
LABek, Jaurlaritzaren aurrean aipatu aurrekontuek salatu zituen azaroaren 14an, ONARTEZINAK zirela adieraziz, unibertsitatearen izaera publikoa ez ezik, ikasleek  ikasteko duten eskubidea eta unibertsita-teko pertsonalaren eskubideak ere arriskuan jartzen dituztelako.
Gaur, 2014ko abenduaren 4an, UPV/EHUko zuzendaritzaren Kudeaketa txostena eta Jarduera plana aurkezten diren Klaustro honen aurrean, egoera honen larritasunaz ohartarazi nahi du LABek.
Konzentrazioa

Unibertsitatearen etorkizuna ezin da eraiki langileen eskubideen truke, are gehiago, ezin da onartu lan baldintzak erabat kaltetu behar direnik erdipurdiko balizko etorkizuna eraikitzen ari garela salduz. Behin behinekotasunaren hazkunde ikaragarria, soldatetan ematen den diskriminazioa eta murrizketen gaitzak ez dira langileok jasan behar ditugun zorigaitz guztiak baina bai ordea larrienak.
UPV/EHUk onartu dituen Plan guztiak bertan behera utzi behar izateak kolokan jartzen ditu ikasleen ikasketak, gradu eta gradu-ondokoak, ikerketaren egitura osoa eta baita ere unibertsitate honen eguneroko jarduera.
Egoera honen gordintasuna ezin zaigu ez ezkutatu ezta eztitu  klaustro kide garenoi, protokolozko Kudeaketa Txosten zein Jarduera Plan baten bidez . Garaia da egoera honi buelta emateko eta UPV/EHUk publikotasuna eta kalitatezko egitura mantendu ahal izateko finantziazioa aurreikusi eta exijitzeko, hala uste du LABek.


 
EPE Hezkuntza 2014/2015 gaurko bileraren irakurketa kritikoa. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
LAB SINDIKATUA   
Ostirala, 2014(e)ko Azaroa(r)en 28-(e)an 17:54etan
 Bileraren irakurketa PDFn deskargatu
  • Egun hezkuntzako langileok bizi dugun egoera, azken urteotan hartutako erabaki politikoen ondorioa da. Zerbitzu publikoetan egindako murrizketen ondorioz irakasleen lan baldintzak okertu egin dira (ratioak, soldata izozteak, bajen ordezkapenak, jubilazioak, …). Honekin guztiarekin harrigarria da enpleguaren egonkortasunaz hitz egitea LEPak baliatuz. Baina zertan ibili dira orain arte?
Gehiago irakurri...
 
EPE Hezkuntza 2014/2015 gaurko bileraren berri. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
LAB SINDIKATUA   
Ostirala, 2014(e)ko Azaroa(r)en 28-(e)an 17:33etan
Infoa PDFn deskargatu
Gaurko bileraren berri bidaltzen dizuegu, oraindik ere gehiena BEHIN-BEHINEKO informazioa:
HEZKUNTZA SAILAREN PROPOSAMENA:
ESPEZIALITATEAK KOPURUAK
HH 112
LH 75
ING 24
HFIS 15
MUSICA 15
PTE 29
EH ALE 5
GUZTIRA 275 PLAZA
Oharra: Kontuan izan espezialitate bakoitzeko kopurutik %7a urritasun bat dutenentzat gordetzen dela.

GU EZ GARA MISERIA KUDEAKETAN EZTABAIDA HONETAN SARTU, EZTA SARTUKO HAU PROPOSAMEN SOILA DA, SUPOSATZEN DA GABON AURREKO BILERA BATEAN DENA FINKATUKO DELA. BERAZ, INFORMAZIO HAU ORIENTATZEKO BAKARRIK ERABILI.
Eta printzipioz mantentzen da aurrez bidali genizuen egutegia.


 
Irakasleen promozioa oztopatuta, ondorioak zuzentzen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
[EHU-UPV] - Azken berriak
LAB SINDIKATUA   
Ostirala, 2014(e)ko Azaroa(r)en 28-(e)an 12:47etan
Baliabide publikoen erabilpen efizientea lortzeko argudioarekin, unibertsitateetako pertsonala murrizteko, unibertsitatearen autonomia indargabetzeko eta gestioko hainbat prozedura Gobernu estatalaren kontrolpean uzteko neurriak  “medidas urgentes de racionalización del gasto público en el ámbito educativo” izeneko 14/2012 Errege lege dekretuarekin iritsi ziren UPV/EHUra ere.
Gehiago irakurri...
 
LABen kontraproposamena Heziberriren harira. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
LAB SINDIKATUA   
Osteguna, 2014(e)ko Azaroa(r)en 27-(e)an 08:13etan

Info HEZIBERRI deskargatu
LABek dekretuak aztertzeko neurgailu zehatz baten arabera egin du: HSPren bidean ekarpenik dagoen edo ez.
Eta norabide honetan zehazki dekretu hauei begira bi ardatzetan oinarritu gara:
  •  Euskal Curriculuma.
  • Ikasle euskaldun eleanitzak.
 
EPE Hezkuntza 2014/2015 data, araudi, gaitegi eta ikastaroen azken berriak. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
LAB SINDIKATUA   
Astelehena, 2014(e)ko Azaroa(r)en 24-(e)an 21:26etan
EPE HEZKUNTZA 2014/2015 AURREIKUSTEN DENA
Araudi eta daten infoa deskargatu
Ikastaro eta gaien infoa deskargatu

     Enplegu eskaintza 2014 EHAAn AGINDUA    Abendua 2014
Enplegu eskaintza 2015 EHAAn AGINDUA Urtarrila 2015
Hautaketa-prozeduraren deialdia EHAAn AGINDUA Otsaila 2015
Eskaeren aurpezpena 20 egun natural deialdia argitaratu eta
hurrengo egunetik
Programazio didaktikoak eta merituak entregatu 2. hamabostaldia, martxoa 2015
Lehen proba (proba praktikoa eta gaiaren garapena) BECn 2. hamabostaldia, ekaina 2015
Bigarren proba (programazio didaktikoa eta unitate didaktikoa defendatu) 2. hamabostaldia, ekaina 2015


Oraindik ez dugu EPEn inguruko mahai tekniko hori izan administrazioarekin, baina eskuartean dugu bilera horretako zirriborroa. Gauzak seguru esatea gustatzen zaizkigu baina sortzen ari diren zurrumurruen aurrean eskuartean dugunez, hau da hurrengo mahai teknikoan baieztatzeko BEHIN-BEHINEKO ZIRRIBORROAREN INFORMAZIO INTERESGARRIENA:
Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orriak: 1 - 63tik
 

Twitter

HEZKIDETZA

NAZIO BATZARRA

Bannerra

IRAKASBERRI